Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 13:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Guiçon gaixto hequiec, egun ber batez ifernuetara jautsiric, gure erresumari bihur dioçoten kendu çaroten baquea.

8. Mardoqueoc othoiztu çuen Jauna, haren eguinça guciez orhoituz,

9. Eta erran çuen: Jauna, erregue Jaun ahalorotacoa, ecen çure escupean daude gauça guciac, eta nihor ez da çure nahiari buru eguin dioçoqueenic, baldin erabaqui baduçu Israelen salbatzea;

10. Çuc eguin ditutzu cerua eta lurra, eta ceruaren inguruac daduzcan guciac.

11. Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.

12. Oro badaquizquitzu, eta badaquiçu ez dudala ez hampurusqueriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar cerbaitez utzi Aman hampurutsua adoratu gabe;

13. (Ecen gogotic niagoqueen, Israel salbatzea gatic, haren oinhatzei ere musu ematera.)

Irakurri kapitulu osoa Esther 13