Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 13:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.

12. Oro badaquizquitzu, eta badaquiçu ez dudala ez hampurusqueriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar cerbaitez utzi Aman hampurutsua adoratu gabe;

13. (Ecen gogotic niagoqueen, Israel salbatzea gatic, haren oinhatzei ere musu ematera.)

14. Bainan guiçon batetara aldara beldur nincen ene Jaincoaren ohorea eta ene Jaincoaz berce bat adora.

15. Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainco erreguea, urrical çaquizquio populuari, gure etsaiec nahi gaituztelacoz galdu eta çure primança xahutu.

16. Ez beçaçu arbuia çure çathia, Eguiptotic çuretzat berrerosi duçuna.

17. Ençun çaçu ene othoitza, beguithartez jar çaquizquio çure primançaco populuari eta gure nigarrac bozcariotara aida çatzu, biciric lauda deçagun, Jauna, çure icena, eta hers ez detzatzun çu cantatzen çaituzten ahoac.

18. Israel guciac halaber gogo eta othoitz beraz deihadar eguin çaroen Jaunari, ceren heriotze segura baitzagocoeten buruaren gainera.

Irakurri kapitulu osoa Esther 13