Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 13:11-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.

12. Oro badaquizquitzu, eta badaquiçu ez dudala ez hampurusqueriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar cerbaitez utzi Aman hampurutsua adoratu gabe;

13. (Ecen gogotic niagoqueen, Israel salbatzea gatic, haren oinhatzei ere musu ematera.)

14. Bainan guiçon batetara aldara beldur nincen ene Jaincoaren ohorea eta ene Jaincoaz berce bat adora.

15. Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainco erreguea, urrical çaquizquio populuari, gure etsaiec nahi gaituztelacoz galdu eta çure primança xahutu.

Irakurri kapitulu osoa Esther 13