Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 13:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Artacsercses, Indietaric Ethiopiaraino erregue guciz handiac, sei hogoi eta çazpi herrialdeetaco aitzindari haren manamenduco diren buruçagui eta aitzindariei, agur.

2. Asco jendaiari mana neçan arren eta ene escuaren azpico eçarri içan neçan lurra oro, ez dut nahi içan batere baliatu gaizqui ene ahalaren handiaz, bainan-bai barkatiarqui eta eztiqui erabili ene azpicoac, beren bicia ixilic iraganez ikararic gabe, goça citecençat guiçon guciac çale diren baqueaz.

3. Bada, ene bilçarrecoei galdatu ondoan noletan eguin neçaqueen hori, bere çuhurtasunaz eta fidelitateaz berceac garaitzen cituen batec, eta erregueren ondotic bigarren cenac, otsez Amanec,

4. Jaquinsun eguin nau populu bat badela lur guciaren gainean barraiatua, legue berri batzuei jarraiquitzen dena, eta jendaia gucien ohitzaren contra harituz, erregueen manuac erdeinatzen dituena eta bere makurqueriaz jendaia gucien arteco batasun ona hausten duena.

5. Hori jaquin dugunean, ikusiric jendaia bat, guiçate guciari bihurcen dena, legue tzarrei jarraiquitzen dela, gure manuen contra dihoala, eta gure azpico herrialdeen arteco baquea eta batasuna nahasten dituela,

6. Manatu dugu, Amanec, herrialde guciez cargu duenac, erregueren ondotic bigarren denac eta aitatzat harcen dugunac, erakutsico dituenac oro, beren etsaiez içan ditecen xahutuac beren emazte eta haurrequin, aurthengo hamabigarren hilabethe, adar deitzen denaren hamalaugarren egunean, eta hequietaric nihor ez dadien içan guphidez utzia;

7. Guiçon gaixto hequiec, egun ber batez ifernuetara jautsiric, gure erresumari bihur dioçoten kendu çaroten baquea.

8. Mardoqueoc othoiztu çuen Jauna, haren eguinça guciez orhoituz,

9. Eta erran çuen: Jauna, erregue Jaun ahalorotacoa, ecen çure escupean daude gauça guciac, eta nihor ez da çure nahiari buru eguin dioçoqueenic, baldin erabaqui baduçu Israelen salbatzea;

Irakurri kapitulu osoa Esther 13