Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 11:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ptolemeoren eta Cleopatraren erreguetasuneco laugarren urthean, Dositheoc, bere burua aphez eta lebitar odoletic cerranac, eta Ptolemeo haren semeac ekarri çuten phurimen gaineco gutun hau, ceina baitzerraten arguitu çuela Jerusalemen Lisimacoc, Ptolemeoren semeac.

2. Artacsercses guciz handiaren erreguetasuneco bigarren urthean, nisango hilabethearen lehen egunean, amets bat içan çuen Mardoqueoc Jairren semeac, Jair baitzen Semeiren seme, Semei Cisena, Benjaminen leinucoa.

3. Judua cen, Susango hirian egoten cena, guiçon handia, eta erregueren gortean lehembicicoen artecoa.

4. Cen, berriz, Babilonaco erregue Nabucodonosorrec Jerusalemetic Judaco erregue Jeconiasequin eraman cituen gathibuetaric.

5. Eta hau içan cen haren ametsa. Iduritu citzaizcon minçoac, harramançac, ihurçuriac, lur-ikarac eta nahasturac lurraren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Esther 11