Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 1:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Basthi erreguinac halaber emaztequi barazcari bat eman çuen, Asuero erreguea egoten ohi cen jaureguian.

10. Beraz çazpigarren egunean, nola harrotua baitzen erregue, eta sobera edanic arnoac berotu baitzuen, manatu çaroeten Maumami, Baçathari, Harbonari, Baeathari, Abgathari, Cetharri eta Carcasi, haren aitzinean cerbitzatzen çuten çazpi ebaquiei,

11. Erregueren aitzinera sarraraz ceçaten Basthi erreguina, diadema buruaren gainean eçarriric, populu guciei eta aitzindariei erakustecotzat haren edertasuna, ecic hainitz cen ederra.

12. Hunec etzuen nahi içan, eta nardatu cen ethorceaz erreguec bere ebaquiez bidali cituen manura. Hortaz hasarreturic eta ke handitan jarriric, erreguec

13. Minçatu cituen haren aldean bethi, erregueen azturara egoten ciren çuhurrac, eta ceinen erranetic eguiten baitzituen oro, baçaquitzatelacotz arbasoen legueac eta ohitzac.

14. (Bada, lehenac eta hurbilenac ciren Carsena, Sethar, Adamatha, Tharsis, Mares, Marsana eta Mamucan, Persiarren eta Mediarren çazpi buruçaguiac, erregueren beguithartea ikusten çutenac, eta haren ondotic lehembicicoric jarcen ohi cirenec.)

Irakurri kapitulu osoa Esther 1