Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10

Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, horiec eguin ciren ondoan, aitzindariac hurbildu çarozquidan, ciotelaric: Israelgo populua, apheçac eta lebitarrac ez dira bereci lekuco jendaietaric eta hequien itsusquerietaric, erran nahi da Cananear, Hethear, Pherecear, Jebusear, Amontar, Moabitar, Eguiptoar eta Amorhearrenetaric.

2. Ecic berençat eta beren semeençat hartu dituzte hequien alabetaric, eta iraulgui saindua nahastecatu dute lurretaco jendaiequin. Aitzindarien eta cargudunen escua ere lehembicicoa içatu da legue hauste hortan.

3. Solas hori aditu nuenean, urratu nituen ene capa eta soina, atheratu nituen ene buruco eta biçarreco ileac, eta deithoretan jarri nincen.

4. Berriz, Israelgo Jaincoaren hitzaren beldur ciren guciac bildu ciren ene gana, gathibutasunetic ethorri cirenen legue-haustearen ariaz, eta ni goibelic jarria nindagoen arratseco sacrificioa arteo.

5. Eta arratseco sacrificioan atheratu nincen ene atsecabetic; eta ene capa eta soin urratuequin, belhaunico jarri nincen eta ene escuac ene Jainco Jauna ganat hedatu nituen;

6. Eta erran nuen: Ene Jaincoa, urmariatua nago eta ahalque naiz ene beguiac çure gana goititzeco, ceren gure tzarqueriac gure buruen gainean metatu baitira eta gure bekatuen murrua ceruraino igan baita,

7. Gure arbasoen egunac danic: guerorrec ere bekatu latzenac eguin ditugu egungo eguna arteo, eta gure gaizquien gatic arthiquiac gare gu, gure erregueac eta gure apheçac lurreco erregueen escuetara, ezpataren azpira, gathibutasunera, ohoinen escuetara eta beguitharteco ahalquera, egungo egunean beçala.

8. Eta orai gure othoitza, ilhaun bat iduri eta doidoia heldu da gure Jainco Jaunaren aitzinera, ondarrac gueldi daquizquigunçat, eta atherbe bat emana içan daquigunçat leku sainduan, eta gure Jaincoac argui ditzan gure beguiac, eta bici aphur bat eman diçagun gure gathibutasunean;

9. Ceren gathibu baicare, eta gure gathibutasunean ez baicaitu utzi gure Jaincoac, bainan gure gainera ixuraraci baitu Persiarren erregueren urricalpena, eman ceçagunçat bicia, alcha ceçan gure Jaincoaren etchea eta xuti hango harrasi urratuac eta atherbe bat eman ceçagun guri Judan eta Jerusalemen.

10. Eta orai, gure Jaincoa, horien ondotic cer erranen dugu? alabainan utzi ditugu çure manamenduac,

11. Çure cerbitzari profeten arartecoz eman içan ditutzunac, cinioelaric: Lurra, ceinetara sarceta baitzohazte, hartaz goçatzeco, lur lohia da, jendaien eta berce lumen lohitasunaren arabera, jendaiec hura beren tzarqueriaren kutsuaz bethe baitute bazter batetaric bercera.

12. Orai beraz ez eman çuen alabac hequien semeei eta ez har hequien alabac çuen semeençat, eta ez bilha egun eta bician ez hequien baquea ez çoriona, hazcar içan çaiteztençat eta jan detzatzuen lurreco onac, eta bethi guciraino çuen semeac içan detzatzuen çuen ondore.

13. Eta gure gainera erori diren gucien ondoan gure eguitate guciz tzarren gatic eta gure bekatu handia gatic, çuc, gure Jaincoa, gure tzarqueriatic atheratu gaituçu, eta egun guerthatzen den itzurpena eman darocuçu,

14. Ez gaitecençat gaizquirat itzul, alferretara bihur ez detzagun çure manamenduac eta ezconcez ez gaitecençat jos holaco icigarriquerietaco populuequin. Gure eceztatzeraino hasarretua othe çare gure alderat, gutaric ondarrac ere itzurcera ez uzteco?

15. Israelgo Jainco Jauna, çucena çare, ecen itzurcecotzat içatu gare utziac, egun guerthatzen den beçala. Huna non garen gure bekatuan çure aitzinean; ecen çure aitzinean ez daiteque iraun horreletan.