Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 8:28-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta erran naroten: Jaunaren sainduac çarete, eta sainduac dira unci, cilhar eta urhe, norc bere oldez gure arbasoen Jainco Jaunari escainiac.

29. Çain eta beguira çatzue, phisa detzatzuen arteo aphecen eta lebitarren buruçaguien aitzinean eta Israelgo familietaco buruçaguien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etcheco kutchan.

30. Aphecec eta lebitarrec hartu cituzten guero cilharra, urhea eta unciac phisaturic, Jerusalemera eramateco gare Jaincoaren etchera.

31. Abiatu guinen beraz Ahabaco hibaietic lehembicico hilabethearen hamabigarren egunean, Jerusalemera goateco. Gure gainean içan cen gure Jaincoaren escua, eta bidean itzurraraci guintuen etsaiaren eta celatariaren escuari.

32. Jerusalemera ethorri eta han hirur egunez egotu guinen.

33. Laugarren egunean berriz, cilharra, urhea eta unciac gure Jaincoaren etchean phisatuac içan ciren, Meremoth, Uriasen seme apheçaren escuz; Eleaçar Phineesen semea harequin cen; eta hequiequin Joçabed Josueren semea eta Noadaia Benoiren semea, lebitarrac.

34. Oro beren nombre eta phisuaren arabera emanac içan ciren, eta gucien phisuac iscribatuac içan ciren orduan.

35. Desterruco ume, gathibutasunetic ethorri cirenec Israelgo Jaincoari holocaustetan escaini çaroezten Israelgo populu guciarençat hamabi aratche, laur hogoi eta hamasei ahari, hirur hogoi eta hamaçazpi bildots, eta bekatuarençat hamabi aker: oro holocaustetan Jaunari.

36. Erregueren erabaquiac eman çarozten erregueren aitzinera aguercen ciren satrapei, eta hibaiaz hunaindico aitzindariei; eta populua eta Jaincoaren etchea alchatu cituzten.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 8