Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 7:22-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ehun talendu cilharrezcotaraino, ehun coro oguitaraino, ehun bato arnotaraino, ehun bato oliotaraino, gatza berriz neurriric gabe.

23. Ceruco Jaincoaren cerbitzuari daronçonac oro, arthaz içan beitez ceruco Jaincoaren temploan emanac, beldurrez-eta erregueren eta haren semeen erresumaren contra sumin dadien.

24. Halaber jaquinsun eguiten çaituztegu, aphez guciez, lebitarrez, cantariez, athalçainez, Nathindarrez eta Jaincoaren etche huntaco cerbitzariez denaz becembatean, ez duçuela ahalic hequien gainean eçarceco figo, cerga eta urthesariric.

25. Çuc berriz, Esdras, çure Jaincoaren çuhurcia çure baithan denaren arabera, eçar çatzu juieac eta buruçaguiac, juia deçaten hibaiaz haindico populu gucia, erran nahi da çure Jaincoaren leguea eçagutzen dutenac, eta oraino argui çatzue trabaric gabe jaquitateric ez dutenac.

26. Eta ceinac-ere artharequin beguiratuco ez baititu çure Jaincoaren leguea eta erregueren leguea, haina juiatua içanen da heriotzera, edo desterrura, edo bere ontasunaren galcera, edo bederen presondeguira.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 7