Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 7:15-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco.

16. Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena,

17. Lainoqui har çaçu, eta diru hartaric aratcheac, bildotsac, bitimac eta hequien libacioneac arthaz eros çatzu, eta hequiec escaint çatzu çuen Jaincoaren temploco Jerusalemen den aldarearen gainean.

18. Aldiz oraino çuc eta çure anaiec guelditzen diren urhetic eta cilharretic atseguin baduçue berce cerbaiten eguitea, çuen Jaincoaren nahiaren arabera eguiçue.

19. Çure Jaincoaren etcheco cerbitzuco emanac çaizquitzun unciac ere, Jerusalemen eçar çatzu Jaincoaren aitzinean.

20. Eta çure Jaincoaren etchean behar içanen diren gaineracoac ere, cembat-nahi içan dadien premia xahu deçaçun, emana içanen çaitzu erregueren kutchatic eta dirutic,

21. Eta ene ganic. Nic, Artacfercfes erregueac erabaqui eta manatu dut erresumaco kutchaco çainei, Esdras apheçac, ceruco Jaincoaren legueco iscribauac cer-nahi galda deçaçuen, luçamenic gabe eman dioçoçuen,

22. Ehun talendu cilharrezcotaraino, ehun coro oguitaraino, ehun bato arnotaraino, ehun bato oliotaraino, gatza berriz neurriric gabe.

23. Ceruco Jaincoaren cerbitzuari daronçonac oro, arthaz içan beitez ceruco Jaincoaren temploan emanac, beldurrez-eta erregueren eta haren semeen erresumaren contra sumin dadien.

24. Halaber jaquinsun eguiten çaituztegu, aphez guciez, lebitarrez, cantariez, athalçainez, Nathindarrez eta Jaincoaren etche huntaco cerbitzariez denaz becembatean, ez duçuela ahalic hequien gainean eçarceco figo, cerga eta urthesariric.

25. Çuc berriz, Esdras, çure Jaincoaren çuhurcia çure baithan denaren arabera, eçar çatzu juieac eta buruçaguiac, juia deçaten hibaiaz haindico populu gucia, erran nahi da çure Jaincoaren leguea eçagutzen dutenac, eta oraino argui çatzue trabaric gabe jaquitateric ez dutenac.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 7