Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 7:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ecic Esdrasec bere bihotza aphaindu çuen, Jaunaren leguearen ikarceco, eta bethetzeco, eta Israeli irakasteco Jaunaren manuac eta erabaquiac.

11. Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da:

12. Artacsercses erregueen erregueac Esdras apheçari, iscribau ceruco Jaincoaren legueaz guciz jaquinari, agur.

13. Nitaz içan da erabaquia, ene erresuman Israelgo populutic, haren aphecetaric eta lebitarretaric nihorc atseguin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan çurequin.

14. Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera,

15. Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco.

16. Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena,

Irakurri kapitulu osoa Esdras 7