Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 4:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erreum Beelteemec eta Samsai iscribauac Jerusalemez berce gutun bat Artacsercses erregueari iscribatu çaroten huneletan:

9. Erreum Beelteemec, Samsai iscribauac eta bilçarreco berceec, Dinarrec, Apharsathacarrec, Terphaldarrec, Apharsarrec, Ercuarrec, Babilondarrec, Susanecarrec, Diebarrec eta Elamitarrec,

10. Eta gaineraco jendaqui Asenaphar handi eta ospetsuac erakarri eta Samariaco hirietan eta hibaiaz hunaindietaco aurkincetan baquean egonaraci dituenec,

11. (Hau hequiec igorri gutunaren copia da), Artacsercses erregueari, bere cerbitzari, hibaiaz hunaindian diren guiçonec, agur diote:

12. Erregueren eçagutzaco içan bedi, Juduac çure ganic gure gana igan direnac ethorri direla Jerusalemera, hiri bihurri eta guciz gaixtora, berritzen hari dutena, harrasiac alchatuz eta etcheac eguinez.

13. Jaquin beça orai beraz erreguec, nola baldin hiri hori eguina eta hortaco harrasiac berrituac içaten badira, Juduec ez dutela emanen ez cerga, ez figo, ez urthe bakotcheco onetaric, eta erregueen gaineraino helduco da bidegabe hori.

14. Guc aldiz, jaureguian jan içan dugun gatzaz orhoituz, eta iduquiz ez dela cilhegui erregueren bidegabea ikustea, hargatic igorri dugu eta erregue jaquinsun eguiten dugu,

15. Bilha çaitecençat çure arbasoen istorioetaco liburuetan, eta aurkituren duçu aguerietan iscribatua, eta jaquinen duçu nola hiri hori den hiri bihurri, erregueei eta lekuei bidegabe-eguilea, eta behialaco egunetaric horren ganic ilki direla guerlac, aria hortaz hori içan baita eceztatua.

16. Jaquinarazten diogu erregueri, nola hiri hori alchatua eta horren harrasiac berrituac içaten badira, galduco ditutzula hibaiaz hunaindico onac.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 4