Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 4:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta hequien contra ibilaraci cituzten bilçarreco cirenac, hequien xedeen urratzeco Persiarren erregue Ciroren bici ucian, erreguina cedin arteo Dario Persiarren erregue.

6. Bada, Asuerusen erreguetasuneco egunetan, haren erreinu bastean, iratchiquipen bat iscribatu çuten Judaco eta Jerusalemeco egoiliarren contra.

7. Eta Artacsercsesen egunetan, Beselam Mithridatesec, Thabeelec eta gaineraco hequien bilçarreco cirenec iscribatu çaroten Artacsercsesi Persiarren erregueri; gutuna aldiz siriaraz cen, eta Siriaco hizcunçan iracurcen cen.

8. Erreum Beelteemec eta Samsai iscribauac Jerusalemez berce gutun bat Artacsercses erregueari iscribatu çaroten huneletan:

9. Erreum Beelteemec, Samsai iscribauac eta bilçarreco berceec, Dinarrec, Apharsathacarrec, Terphaldarrec, Apharsarrec, Ercuarrec, Babilondarrec, Susanecarrec, Diebarrec eta Elamitarrec,

10. Eta gaineraco jendaqui Asenaphar handi eta ospetsuac erakarri eta Samariaco hirietan eta hibaiaz hunaindietaco aurkincetan baquean egonaraci dituenec,

11. (Hau hequiec igorri gutunaren copia da), Artacsercses erregueari, bere cerbitzari, hibaiaz hunaindian diren guiçonec, agur diote:

12. Erregueren eçagutzaco içan bedi, Juduac çure ganic gure gana igan direnac ethorri direla Jerusalemera, hiri bihurri eta guciz gaixtora, berritzen hari dutena, harrasiac alchatuz eta etcheac eguinez.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 4