Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 4:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Çuec bidali iratchiquipena, gora iracurtua içan da ene aitzinean.

19. Eta nic manaturic bilhatu dira agueriac eta atzeman da hiri hori behialaco egunetaric erregueen contra bihurcen dela, makurrac eta guerlac hortan bizten direla.

20. Ecic erregue guciz hazcarrac içatu dira Jerusalemen, hibaiaz haindico eremu gucian nausi cirenac, eta figoa ere, lurreco goçoac eta cergac içaten cituztenac.

21. Orai beraz adi çaçue ene erabaquia: Ez betzatzue guiçon horiec utz hiri horren alchatzera, nic mana deçadan arteo.

22. Berautzue naguitasunic eman eguimbide horren bethetzen, eta emequi emequi handi dadien erregueen contraco bidegabea.

23. Hargatic Artacsercses erreguearen erabaquia iracurtua içan cen Erreum Beelteemen, Samsai iscribauaren eta hequien bilçarraren aitzinean; eta berehala Jerusalemera goan ciren Juduetara, eta debecatu cituzten borchaz eta indarraz.

24. Orduan baratua içan cen Jaunaren etcheco lana Jerusalemen eta hala-hala guelditu cen Dario Persiarren erreguearen bigarren urthea arteo.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 4