Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 4:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Judaren eta Benjaminen etsaiec aditu çuten gathibutasuneco haurrec templo bat alchatzen çaroetela Israelgo Jainco Jaunari.

2. Eta Çorobabeli eta çaharren buruçaguiei hurbilduric, erran çaroeten: Çuequin harico gare eguiten, ecic çuec beçala guc ere çuen Jaincoa bilhatzen dugu; hara non bitimac imolatu diozquigun, hunat erakarri gaituen, Asurgo erregue Asor Hadanen egunez gueroztic.

3. Çorobabelec, Josuec eta çaharren gaineraco buruçaguiec ihardetsi çaroeten: Ez dihoaquigu çuei eta guri elkarrequin gure Jaincoari temploaren alchatzea, bainan guc bakarric gure Jainco Jaunari alchaturen diogu hura, Ciro Petsiarren erreguec manatu beçala.

4. Guerthatu cen beraz lekuco populuac trabatzen çuela Judaco populuaren lana eta asaldatzen cituela temploaren eguitean.

5. Eta hequien contra ibilaraci cituzten bilçarreco cirenac, hequien xedeen urratzeco Persiarren erregue Ciroren bici ucian, erreguina cedin arteo Dario Persiarren erregue.

6. Bada, Asuerusen erreguetasuneco egunetan, haren erreinu bastean, iratchiquipen bat iscribatu çuten Judaco eta Jerusalemeco egoiliarren contra.

7. Eta Artacsercsesen egunetan, Beselam Mithridatesec, Thabeelec eta gaineraco hequien bilçarreco cirenec iscribatu çaroten Artacsercsesi Persiarren erregueri; gutuna aldiz siriaraz cen, eta Siriaco hizcunçan iracurcen cen.

8. Erreum Beelteemec eta Samsai iscribauac Jerusalemez berce gutun bat Artacsercses erregueari iscribatu çaroten huneletan:

9. Erreum Beelteemec, Samsai iscribauac eta bilçarreco berceec, Dinarrec, Apharsathacarrec, Terphaldarrec, Apharsarrec, Ercuarrec, Babilondarrec, Susanecarrec, Diebarrec eta Elamitarrec,

10. Eta gaineraco jendaqui Asenaphar handi eta ospetsuac erakarri eta Samariaco hirietan eta hibaiaz hunaindietaco aurkincetan baquean egonaraci dituenec,

11. (Hau hequiec igorri gutunaren copia da), Artacsercses erregueari, bere cerbitzari, hibaiaz hunaindian diren guiçonec, agur diote:

Irakurri kapitulu osoa Esdras 4