Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Booz goan cen beraz hirico athera eta han jarri cen. Eta iragaiten ikusi çuenean aitzinean aiphatu den ahaidea, bere icenaz deitzen çuelaric, erran cioen: Çaude aphur bat, eta jar çaite hemen. Hau aldaratu cen eta jarri.

2. Bada, Boocec hamar guiçon harturic hirico çaharretaric, erran cioeten: Jar çaizte hemen.

3. Jarri cirenean, hunela minçatu cen bere ahaideari: Gure anaia Elimelequen landaren çathi bat salcera darama Noemi, Moab-herritic itzuli denac.

4. Nahi içan çaitut hortaz jaquinsun eguin eta çuri erran hemen jarriac diren gucien eta ene herritarretaco çaharren aitzinean. Baldin goçatu nahi baduçu ahaidetasuneco çucenez, eros çaçu eta goça; bainan hori ez bada çure gogara, minça çaite, jaquin deçadan cer dudan eguiteco; ecen ez da ahaideric, baicic-ere çu lehembicico çarena eta ni bigarren naicena. Hunec ihardetsi çuen: Nic erosico dut landa.

5. Boocec erran cioen: Noemiren escutic landa erosi duqueçunean, ezconçaz beharco ere duçu hartu Erruth Moabitarra, hil denaren emazte içatua, çure ahaidearen icena biciarazteco haren primançan.

6. Hunec ihardetsi çuen: Uzten dut ahaidetasuneco çucena, ecen ez dut galdu behar ene familiaco leinua. Çu balia çaiteci ene çucen bereciaz, ceinetaz gogo onez biluzten naicela aithorra ematen baitut.

Irakurri kapitulu osoa Erruth 4