Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 2:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea.

4. Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza.

5. Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?

6. Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.

7. Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.

8. Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,

9. Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric.

Irakurri kapitulu osoa Erruth 2