Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 1:8-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala.

9. Phausua eman beçaçuete hartuco ditutzuen senharren etchetan. Eta besarcatu cituen. Eta hequiec nigar marrascaz hasi ciren,

10. Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana.

11. Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric?

12. Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen,

13. Baldin hequien beguira egon nahi bacindute, hequiec handitu eta morroindu arteo, berriz ezcondu baino lehen xahartto eguin cintezquete. Ez holacoric, othoi, ene haurrac, ecen çuen atsecabeac eneac baino guehiago nau hestutzen: Jaunaren escua ene contra ilkia da.

14. Berriz eman ciren nigar marrasquetan. Orphac bere amaguinarreba besarcatu çuen, eta guibelerat itzuli cen; Erruth josi cen bere amaguinarrebari.

15. Noemic erran cioen: Horra non çure ahizpa bihurtu den bere herritarretara eta bere jaincoetara; çu ere çoaci horrequin.

16. Erruthec ihardetsi çuen: Ez beçaizquit trebes jar, utz çaitzadan eta goan nadiençat; ecen norat-nahi eguin deçaçun, haratzo naiz; eta non-ere gueldituco baitzare, ni gueldituco naiz halaber. Çure populua ene populua içanen da, çure Jaincoa ene Jaincoa.

17. Cein lurrec hartuco baitzaitu hilcen çarenean, hartan hilen naiz ni ere, hartan içanen da ene hobia. Edocein gaitzez jo beneça Jaunac, eta eguin beçat guehiago oraino, baldin deusec-ere, herioaz landan, berezten banau çu ganic.

18. Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz.

19. Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi.

Irakurri kapitulu osoa Erruth 1