Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 1:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hauquiec Moabitar emazteac eguin cituzten; bat deitzen cen Orpha, bercea Erruth. Han egotu ciren hamar urthez;

5. Eta biac hil içan ciren, erran nahi da Mahalon eta Quelion; eta Noemi guelditu cen bere bi haurrez eta senharraz gabetua.

6. Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman.

7. Hargatic bere bi erreinequin atheratu cen arrotz egotu cen lekutic; eta jadanic bidean celaric Judaco lurrera bihurceco,

8. Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala.

9. Phausua eman beçaçuete hartuco ditutzuen senharren etchetan. Eta besarcatu cituen. Eta hequiec nigar marrascaz hasi ciren,

10. Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana.

11. Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric?

Irakurri kapitulu osoa Erruth 1