Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 1:18-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz.

19. Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi.

20. Noemic erran cioeten: Ez beneçaçue deith Noemi (erran nahi da ederra), bainan deith neçaçue Mara (erran nahi da uherra), ceren uherdura handiz bethe bainau Ahalorotacoac.

21. Bethea ilki naiz, eta hutsa bihurrarazten nau Jaunac. Certaco beraz deitzen duçue Noemi Jaunac aphaldu duena, Ahalorotacoac atsecabez bethe duena?

22. Horreletan ethorri cen Noemi bere erromeriaco lurretic, bere erreina Erruth Moabitarrarequin; eta Bethlehemera bihurtu cen garagarraren ephaiten hasiac cirenean.

Irakurri kapitulu osoa Erruth 1