3. Bere nescatoac igorri ditu deitzera gaztelura eta hirico harrasietara:
4. Lainoric nihor balin bada, ethor bedi ene gana. Eta çoroei erran diote:
5. Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa.
6. Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric.
7. Trufariaren irakasten hari denac, bere buruari eguiten dio irain; eta gaixtaguinari erançuten dioenac, bere burua nothatzen du.
8. Ez bioçoçu trufariari erançun, beldurrez-eta hastia çaitzan: çuhurrari erançun dioçoçu, eta maite içanen çaitu.
9. Bidea emoçu çuhurrari, eta çuhurragoturen da; çucena irakatsoçu, eta hartara lehen-bai-lehen eguinen du.
10. Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena, eta umotasuna da sainduen jaquitatea.