Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 9:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Imolatu tutu bere bitimac; nahastecatu du arnoa, eta xuxendu du bere mahaina.

3. Bere nescatoac igorri ditu deitzera gaztelura eta hirico harrasietara:

4. Lainoric nihor balin bada, ethor bedi ene gana. Eta çoroei erran diote:

5. Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa.

6. Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric.

7. Trufariaren irakasten hari denac, bere buruari eguiten dio irain; eta gaixtaguinari erançuten dioenac, bere burua nothatzen du.

8. Ez bioçoçu trufariari erançun, beldurrez-eta hastia çaitzan: çuhurrari erançun dioçoçu, eta maite içanen çaitu.

9. Bidea emoçu çuhurrari, eta çuhurragoturen da; çucena irakatsoçu, eta hartara lehen-bai-lehen eguinen du.

10. Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena, eta umotasuna da sainduen jaquitatea.

11. Alabainan ene bidez luçatuco dira çure egunac eta berhatuco çure bicitzeco urtheac.

12. Baldin çuhur içaten baçare, çuretzat içan çare hala; aldiz, trufari baçare, cerorrec jasanen duçu bidegabea,

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 9