Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çuhurciac eguin du beretzat etche bat; çazpi habe irazqui ditu;

2. Imolatu tutu bere bitimac; nahastecatu du arnoa, eta xuxendu du bere mahaina.

3. Bere nescatoac igorri ditu deitzera gaztelura eta hirico harrasietara:

4. Lainoric nihor balin bada, ethor bedi ene gana. Eta çoroei erran diote:

5. Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa.

6. Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric.

7. Trufariaren irakasten hari denac, bere buruari eguiten dio irain; eta gaixtaguinari erançuten dioenac, bere burua nothatzen du.

8. Ez bioçoçu trufariari erançun, beldurrez-eta hastia çaitzan: çuhurrari erançun dioçoçu, eta maite içanen çaitu.

9. Bidea emoçu çuhurrari, eta çuhurragoturen da; çucena irakatsoçu, eta hartara lehen-bai-lehen eguinen du.

10. Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena, eta umotasuna da sainduen jaquitatea.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 9