Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 7:3-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Loth çaçu çure erhiei eta iscriba çaçu çure bihotzeco plametan.

4. Çuhurciari erroçu: Ene arreba çare, eta umotasuna deith çaçu çure adisquidea;

5. Çaint çaitzan emazte arrotza ganic, eta bere solasac ezti eguiten dituen atzea ganic;

6. Beguia ecen eman dut ene etcheco leihotic, xareten artetic:

7. Ikusten ditut gazteac, beguira nago guiçon-gazte burçoro bati,

8. Ceina iragaiten baita carricatic, emazte haren etche izquinatic, eta harateco bideaz baitabila,

9. Ilhunean, eguna arrasten denean, gabazco ilhumbe eta gobelarequin.

10. Eta hara non lilitchoaren aphainduran atheratzen çaioen emaztequi, arima harrapatzera jarria, gucia solas, çoko gucietan dabilan bat,

11. Sesua ecin jasan deçaqueena, eta bere oinac etchean iduquitzeco gai ez dena;

12. Orai athean, guero carriquetan, guero izquinetan barrandan dagoena.

13. Eta guixon-gaztea atzemanic, musucatzen du, eta ahalquegabeco beguitharte batequin balacuca hari çaio, dioelaric:

14. Bitimac aguindu ditut çorion içateco; egun bethe ditut ene botuac:

15. Horren gatic ilki naiz çure bidera, çu ikusi nahiz, eta atzeman çaitut.

16. Soketan hedatu dut ene ohea, Eguiptoticaco kurchoin thindatuequin moldatu dut.

17. Mirra, aloesa eta cinamoma birbiratu ditut ene etzaunçan.

18. Çato, hordi gaiten gure bulharrez, goço har deçagun gure guticiaco besarcaldietan, egunac argui deçan arteo;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 7