Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 7:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta hara non lilitchoaren aphainduran atheratzen çaioen emaztequi, arima harrapatzera jarria, gucia solas, çoko gucietan dabilan bat,

11. Sesua ecin jasan deçaqueena, eta bere oinac etchean iduquitzeco gai ez dena;

12. Orai athean, guero carriquetan, guero izquinetan barrandan dagoena.

13. Eta guixon-gaztea atzemanic, musucatzen du, eta ahalquegabeco beguitharte batequin balacuca hari çaio, dioelaric:

14. Bitimac aguindu ditut çorion içateco; egun bethe ditut ene botuac:

15. Horren gatic ilki naiz çure bidera, çu ikusi nahiz, eta atzeman çaitut.

16. Soketan hedatu dut ene ohea, Eguiptoticaco kurchoin thindatuequin moldatu dut.

17. Mirra, aloesa eta cinamoma birbiratu ditut ene etzaunçan.

18. Çato, hordi gaiten gure bulharrez, goço har deçagun gure guticiaco besarcaldietan, egunac argui deçan arteo;

19. Ecen senharra ez dut etchean; bide luceari lothua da.

20. Diru-çakuto bat hartu du berequin; ilhargui betheco egunean itzulcecoa da etcherat.

21. Asco solasez biribilcatu du, eta bere ezpainetaco lausengüez bildu du.

22. Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua,

23. Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 7