Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 6:22-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Bidean çoacinean, ibil beitez çurequin; lo çaudenean, çaint beçaitzate; eta atzarcen çarenean, hequiequin eguiçu solas:

23. Ceren manamendua criselu bat baita, leguea argui bat, eta irakaspenaren cridança biciaren bidea;

24. Çure beguiratzeco ema tzarra ganic, eta emazte arrotzaren mihi legunetic.

25. Halacoaren edertasunaz ez bedi guticia çure bihotza, eta çure burua ez utz haren jestuez atzematera;

26. Ecen lilitchoaren saria, doi-doia da ogui bakar bat; bainan emaztequiac guiçonari balio handitaco arima atzematen dio.

27. Guiçonac bere golkoan gorde othe deçaque sua, haren soinecoac erreco ez diren beçala?

28. Edo ikatzen gainean ibil othe ditaque, haren oin-azpiac erreco ez diren beçala?

29. Hala bere lagunaren emaztea ganat sarcen dena, ez da garbi içanen hura uquitu ondoan.

30. Ez da hoben handia, norbaitec ebasgo bat eguin duenean, ecen ebasten du bere gosearen asetzeco.

31. Atzeman dutenean ere, çazpitan bihurtuco du ebatsia, eta emanen ditu bere etcheco içate guciac.

32. Bainan berceen emaztearequin kutsutan denac, bihotzeco çoroqueria baten gatic galduco du bere arima.

33. Itsusqueria eta ahalquea bilcen ditu bere gainera, eta haren laidoa ez da eceztatuco,

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 6