Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 6:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:

17. Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,

18. Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac,

19. Lekuco falsu gueçurrez minço dena, eta anaien artean makur phizten haritzen dena.

20. Beguira çatzu, ene semea, çure aitaren manamenduac, eta ez utz çure amaren leguea.

21. Iduc çatzu bethi çure bihotzean lothuac, eta ingura çatzu çure lephoan.

22. Bidean çoacinean, ibil beitez çurequin; lo çaudenean, çaint beçaitzate; eta atzarcen çarenean, hequiequin eguiçu solas:

23. Ceren manamendua criselu bat baita, leguea argui bat, eta irakaspenaren cridança biciaren bidea;

24. Çure beguiratzeco ema tzarra ganic, eta emazte arrotzaren mihi legunetic.

25. Halacoaren edertasunaz ez bedi guticia çure bihotza, eta çure burua ez utz haren jestuez atzematera;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 6