Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 6:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene semea, çure adisquidearençat berme sarthu baçare, arrotzari eman dioçu bahi çure escua.

2. Çure ahoco hitzez sareratu, eta solas çure-çureez atzeman çare.

3. Diodana eguiçu beraz, ene semea, eta çure burua athera çaçu, erori çarelacotz çure lagunaren escura. Laster eguiçu, higui çaite, atzarraraz çaçu çure adisquidea;

4. Loric ez eman çure beguiei, ez utz lohakarcera çure bethaçalac.

5. Itzur çaiteci orkatza escutic beçala, xoria ihiztariaren escutic beçala.

6. Çoaz, oi naguia, xinhaurria gana; ikusatzu haren bidexcac, eta ikasaçu çuhurcia.

7. Ez duen arren ez aitzindari, ez irakaste, ez buruçaguiric,

8. Udan xuxencen du bere hazcurria, eta uztaroan bilcen du cer jan.

9. Oi naguia, noiz arteo egonen çare lo? noiz atzarrico çare çure lotic?

10. Aphur bat lotan, aphur bat lo-asman egonen çare, aphur bat bilduco ditutzu escuac, lo eguitea gatic:

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 6