Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 4:13-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Irakasmenari çatchizquio, ez utz hura; çain çaçu, ceren hura baita çure bicia.

14. Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea.

15. Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu;

16. Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.

17. Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten.

18. Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.

19. Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.

20. Ene semea, ençun çatzu ene solasac, eta beharria emoçute ene erranei.

21. Çure beguietaric ez beçate guibelerat eguin; çain çatzu çure bihotzaren minean;

22. Ecen hequiec dira aurkitzen dituztenen bicitzea, eta gorphutz ororen osagarria.

23. Artha gucirequin çain çaçu çure bihotza, ceren handic ilkitzen baita bicia.

24. Hastan çaçu çure ganic aho gaixtoa, eta ezpain gaizqui-erraileac urrun içan beitez çure ganic.

25. Çure bequiec çucen ikus beçate, eta çure bekurustec aitzin betzate çure urhatsac.

26. Çure oinez hazta çaçu çure bidea, eta horrela çure ibilbide guciac segurtuco dira.

27. Ez becedi makur ez escuin, ez ezquer; gaizquitic aldara çaçu çure oina; ecic Jaunac eçagutzen ditu escuinerat diren bideac; bainan ezquerreratecoac tzarrac dira. Berriz, harec berac xuxenduco ditu çure lasterrac, eta çure urhatsac baquezco bideetara atheratuco ditu.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 4