Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 4:1-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene haurrac, ençun çaçue aitaren irakaspena, eta erne çaudezte umotasunaren ikasteco.

2. Dohain on bat eguinen darotzuet; ez beçaçue bazterrerat utz, ene leguea;

3. Ecic neroni nincen ene aitaren seme maitea, eta ene amaren ume bakarra;

4. Eta aitac irakasten eta erraten çarotan: Çure bihotzac onhets betza ene solasac; beguira çatzu ene manamenduac, eta bicico çare.

5. Içan çaçu çuhurcia, içan çaçu umotasuna; ez ahanz ene ahoticaco solasac, eta hequietaric ez makur.

6. Ez utz çuhurcia, eta çainduco çaitu; maitha çaçu, eta beguiraturen çaitu.

7. Çuhurciaren hastapena da haren bilcera haritzea; çure berce içate gucien erdian, umotasuna bil çaçu.

8. Hura ardiets çaçu, eta alchaturen çaitu; haren bidez içanen çare ospatua, hura besarcatu duqueçunean.

9. Graciazco berhatzapen bat emanen dio çure buruari, eta koro eder batec gueriçaturen çaitu.

10. Adi çaçu, ene semea, eta onhets çatzu ene solasac, luça ditecen çure bicitzeco urtheac.

11. Erakutsiren darotzut çuhurciaco bidea; çucentasuneco bidexquez eramanen çaitut:

12. Hequietan sarthu çaitequeenean, çure urhatsac ez dira hersatuac içanen, eta lasterca cihoaçalaric ez duçu behaztopagailuric içanen.

13. Irakasmenari çatchizquio, ez utz hura; çain çaçu, ceren hura baita çure bicia.

14. Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea.

15. Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu;

16. Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.

17. Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten.

18. Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.

19. Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 4