Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 31:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Gauça hazcarretan eçarri du escua eta haren erhiac ardatzari lothu dira.

20. Bere escua erromesari çabaldu dio, eta ahurrac beharrari hedatu.

21. Bere etcheco ez da, ez hotzaren, ez elhurraren beldur; ecen haren sehi guciec soineco bikunac dituzte.

22. Beretzat eguin du egunazco eta gabazco estalguia; liho hautaz eta purpuraz jauncia da.

23. Haren senharra atheetan ikusia içanen da, toquico çaharrequin jarrico denean.

24. Mihise bat eguin eta saldu du, eta guerrico bat eman dio Cananearrari.

25. Indarrez eta edertasunez jauncia da, eta azquen egunean irria içanen du.

26. Çuhurciari idequi dio bere ahoa, eta barkatiartasuneco leguea haren mihian da.

27. Beguia eman diote bere etcheco bidexquei, eta ez du alferric jan bere oguia.

28. Haren haurrac jaiqui dira, eta çorionezcoa dela aithor gora eman diote; haren senharra ere jaiqui da eta laudatu du.

29. Asco nescatchec bildu dituzte ontasunac; çu, gucien gainetic goan çare.

30. Esquerra enganagarri eta edertasuna hutsal da; Jaunaren beldur den emaztequia, haina içanen da laudatua.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 31