Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 31:15-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta gabaz jaiqui da, eta harrapaquina eman daroete bere muthilei eta jatecoa nescatoei.

16. Beguiztatu du landa bat, eta erosi du; eta bere escuetaco irabacitic landatu du mahasti bat.

17. Indarraz guerricatu du bere guerruncea, eta hazcartu du bere besoa.

18. Dastatu eta ikusi du ona dela haren eguincaria: gabaz ez da hilen haren arguia.

19. Gauça hazcarretan eçarri du escua eta haren erhiac ardatzari lothu dira.

20. Bere escua erromesari çabaldu dio, eta ahurrac beharrari hedatu.

21. Bere etcheco ez da, ez hotzaren, ez elhurraren beldur; ecen haren sehi guciec soineco bikunac dituzte.

22. Beretzat eguin du egunazco eta gabazco estalguia; liho hautaz eta purpuraz jauncia da.

23. Haren senharra atheetan ikusia içanen da, toquico çaharrequin jarrico denean.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 31