Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 31:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen.

12. Bere bicitzeco egun orotan senharrari onguia bihurturen dio, eta ez gaizquia.

13. Bilhatu ditu ilea eta lihoa, eta lanean haritu da bere escuetaco ancearequin.

14. Eguin da tratulariaren unciaren idurico, ceinac urrundanic ekarcen baitio bere oguia.

15. Eta gabaz jaiqui da, eta harrapaquina eman daroete bere muthilei eta jatecoa nescatoei.

16. Beguiztatu du landa bat, eta erosi du; eta bere escuetaco irabacitic landatu du mahasti bat.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 31