Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 3:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala.

13. Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena!

14. Haren bilcea hobe da asco diruz jabe eguitea baino, eta urhe ederrenac eta garbienac ez ditu haren fruituac balio.

15. Aberastasun guciac baino baliosago da; eta galda ditazqueen gauça guciac, ez dira hari erkatzeco gai.

16. Haren escuinac daduca egunen lucetasuna, eta ezquerrac aberastasunac eta ospea.

17. Haren bideac oro ederrac dira eta haren bidexca guciac baquezcoac.

18. Hura besarcatzen dutenençat da bicitzeco çuhaitza, eta dohatsu hari iritchiquia dagoena.

19. Jaunac çuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu ceruac.

20. Haren çuhurciaren bidez ondarrac gaindica goan dira eta lanhoac ihincetara loditzen dira.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 3