Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 28:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.

7. Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari.

8. Intresez eta lucuruz ontasun bilcen hari denac, beharren alderat biçar içanen denarençat bilcen ditu.

9. Norc-ere leguearen ez aditzeco makurtuco baitu beharria, hainaren othoitza gaitzetsgarri içanen da.

10. Bide tzarrean prestuen enganatzen hari dena, bera erorico da berac eguin lecera, eta lainoec goçatuco dituzte haren onac.

11. Guiçon aberatsac çuhurra dela uste du; umoa den beharrac ordean haztatuco dio bihotza.

12. Prestuen gorapenean ospe handi bat bada; gaixtaguinac erreguinatzen direnean, guiçon-xahutzeac.

13. Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua.

14. Dohatsu bethi lotsa den guiçona! Bihotz gogorrecoa dena, berriz, gaitzera erorico da.

15. Marrumaz hari den lehoin, gosez jana den harz bat da buruçagui gaixto bat populu gaixoaren gainean.

16. Umotasunez escas den buruçagui batec asco çaphatuco ditu maulaz; aldiz, jaramanqueria higüin duenac luçatuco ditu bere bicitzeco egunac.

17. Hobengabearen odolaren ixurçailea, putzuraino ihes baloha ere, nihorc ez du iduquico.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 28