Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 28:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza.

4. Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra.

5. Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.

6. Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.

7. Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari.

8. Intresez eta lucuruz ontasun bilcen hari denac, beharren alderat biçar içanen denarençat bilcen ditu.

9. Norc-ere leguearen ez aditzeco makurtuco baitu beharria, hainaren othoitza gaitzetsgarri içanen da.

10. Bide tzarrean prestuen enganatzen hari dena, bera erorico da berac eguin lecera, eta lainoec goçatuco dituzte haren onac.

11. Guiçon aberatsac çuhurra dela uste du; umoa den beharrac ordean haztatuco dio bihotza.

12. Prestuen gorapenean ospe handi bat bada; gaixtaguinac erreguinatzen direnean, guiçon-xahutzeac.

13. Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 28