Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 28:25-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Espantuca haritzen eta hancen denac kimerac bizten ditu; bainan Jauna baithan bere phesquiça daducana, sendatua içanen da.

26. Bere bihotzaren gainean bere sinhestea bermatzen duena, çoro bat da; aldiz, çuhurqui dabilana, salbatua içanen da.

27. Beharrari ematen duenac ez du escasic içanen; bainan othoitzlea arbuiatzen duenac jasanen du beharra.

28. Guiçonac gordeco dira gaixtaguinac jaiquico direnean; hequiec galcean, prestuac berhatuco dira.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 28