Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 28:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Lainoqui dabilana salbo içanen da; bide galduetan ibilcen dena, erorico da behin bethico.

19. Lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferqueriari darraiquioena, beharrez betheco da.

20. Hainitz laudatuco da guiçon fidela; bainan lehen-bai-lehen aberastera hari dena, ez da hobengabe içanen.

21. Erabaquitzean nor nor den beguiratzen duenac ez du ongui eguiten; halacoac ogui-ahamen baten gatic ere bazterrerat utzico du eguia.

22. Lehen-bai-lehen aberastera hari den guiçonac, eta berceez bekaitz denac, ez daqui erromeseria tupustean erorico çaroela gainera.

23. Guiçon bat cridançatzen duenac esquer aurkituren du ondoan haren baithan, mihico legunqueriez enganatzen duenac baino hobequi.

24. Bere ait-amei cerbait ebasten duena, eta ez dela bekatu erraten duena, guiçon hilçailearequin barne da.

25. Espantuca haritzen eta hancen denac kimerac bizten ditu; bainan Jauna baithan bere phesquiça daducana, sendatua içanen da.

26. Bere bihotzaren gainean bere sinhestea bermatzen duena, çoro bat da; aldiz, çuhurqui dabilana, salbatua içanen da.

27. Beharrari ematen duenac ez du escasic içanen; bainan othoitzlea arbuiatzen duenac jasanen du beharra.

28. Guiçonac gordeco dira gaixtaguinac jaiquico direnean; hequiec galcean, prestuac berhatuco dira.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 28