Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 28:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gaixtaguina ihes dihoa, nihor ondotic gabe; prestua aldiz, gogoa hazcarric lehoina beçala, beldurric gabe içanen da.

2. Lurrac bere bekatuen gatic badu asco buruçagui; eta guiçonaren çuhurcia gatic eta arguituac direnen jaquitateagatic, nausiaren bicia luceagoa içanen da.

3. Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza.

4. Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra.

5. Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.

6. Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.

7. Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 28