Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 27:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ene haurra, berma çaquizquio çuhurciari eta goihere çaçu ene bihotza, içan ahal deçaçun cer ihardets gaizquica minço çaitzunari.

12. Ikustenez asturugaitza, xothila gorde da; burchoroec iragaitean jasan dituzte calteac.

13. Arrotzarençat berme sarthu denaren soinecoa eraman çaçu; eraman dioçoçu arrotzarençateco bahia.

14. Gautic lekora jaiquitzean, bere lagunaren goraqui laudatzen hari dena, gaizqui minço denaren idurico içanen da.

15. Hegaztegui egun hotzean ura dariotenac eta emazte mococaria bata berceari dira erkatzen.

16. Hura atchiqui nahi duenac iduri du haicea iduqui nahi duena eta olioa escura bilduco duena.

17. Burdinac burdina çorrozten, eta guiçonac bere adisquidearen beguithartea ernarazten.

18. Picoa çaincen duenac janen du haren fruitutic, eta bere nausiaren çain dagoena ospetan içanen da goratua.

19. Nola urera beguira daudenen beguitharteec han arguitzen baitute, hala guiçonen bihotzac agueri dira umoençat.

20. Ifernua eta galpeneco lecea ez dira bethetzen behinere, orobat ecin-asezcoac dira guiçonen beguiac ere.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 27