Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 26:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu.

11. Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac.

12. Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic.

13. Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca.

14. Nola athe bat bere erroaren gainean bihurcen baita, hala naguia itzulcen da bere ohean.

15. Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu.

16. Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino.

17. Iragaitean berotzen eta berceen aharra uquitzen ez den batean nahastatzen denac, iduri du çakurra beharrietaric hartuco duena.

18. Nola hobendun baita gueciac eta sastacaiac hil nahiz arthiquitzen dituena,

19. Orobat da guiçona malçurqui bere adisquideari calte eguiten daroena; eta atzemana ditaqueenean, erraten duena: Dostatzean eguin dut.

20. Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac.

21. Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco.

22. Salhatariaren solasec lainoac iduri dute, eta hequiec sarcen dira barneco mineraino.

23. Cilhar cephatsuarequin aphaindu nahi bacindu beçala lurrezco unci bat, orobat dira ezpain hampurutsuac bihotz galdu bati iritchiquiac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 26