Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 25:12-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çuhurrari eta beharri ethordunari eguiten den cridançac, iduri du urrezco beharrietacoa, eta arguitzen duen perla.

13. Nola uztaroan elhurraren hozcura, hala da bidalquin fidela bidali duenarençat; phausu ematen dio haren arimari.

14. Guiçon espantutsuac eta bere aguinçac bethetzen ez dituenac, iduri du hedoi eta haice uriric ondotic ez dutenac.

15. Pairuac ematuco du buruçaguia, eta mihi goçoac hautsico du gogortasuna.

16. Atzeman baduçu eztia, jan çaçu çure doia, beldurrez-eta aseric goiti eguin deçaçun.

17. Aldara çaçu oina çure lagunaren etchetic, beldurrez-eta egun batez aseric higüincetan har çaitzan.

18. Sastacai, ezpata eta gueci çorrotz bat da, bere lagunaren contra gueçurrezco lekucotasuna ekarcen duen guiçona.

19. Horz ustelaren eta oin nekatuaren gainean bermatzen da, fidel ez denaren gainean bere phesquiça ematen duena hesturaco egunean;

20. Eta hotz deneco uzten du capa.       Bihotz tzarrari canticac cantatzea, minagrea gatzuan eçarcea da.       Nola cerrenac oihala eta biphiac çura, hala goibeldurac jaten dio guiçonari bihotza.

21. Çure etsaia gose bada, ase çaçu; egarriz badago, emoçu ura edatera;

22. Ecen ikatz biciac bilduco ditutzu haren buruaren gainera, eta Jaunac bihurtuco darotzu.

23. Ipharrac haiçatzen ditu uriac, eta beguitharte ilhunac mihi gaizqui-minçatzailea.

24. Etche gaineco selharu-çokoan egotea hobe da, ecenetz etche-barnean emazte mococariarequin batean.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 25