Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 25:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Beldurrez-eta iroi eguin deçaçun, aditu duqueenean, eta guero erançutetic ez dadien bara.       Esquerra eta adisquidetasuna salbagarri dira; beguira çatzu çurequin, etzadiençat erdeinagarri bilhaca.

11. Bere mugan erraten den solasa da urrezco sagarrac cilharrezco ohean beçala.

12. Çuhurrari eta beharri ethordunari eguiten den cridançac, iduri du urrezco beharrietacoa, eta arguitzen duen perla.

13. Nola uztaroan elhurraren hozcura, hala da bidalquin fidela bidali duenarençat; phausu ematen dio haren arimari.

14. Guiçon espantutsuac eta bere aguinçac bethetzen ez dituenac, iduri du hedoi eta haice uriric ondotic ez dutenac.

15. Pairuac ematuco du buruçaguia, eta mihi goçoac hautsico du gogortasuna.

16. Atzeman baduçu eztia, jan çaçu çure doia, beldurrez-eta aseric goiti eguin deçaçun.

17. Aldara çaçu oina çure lagunaren etchetic, beldurrez-eta egun batez aseric higüincetan har çaitzan.

18. Sastacai, ezpata eta gueci çorrotz bat da, bere lagunaren contra gueçurrezco lekucotasuna ekarcen duen guiçona.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 25