Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 23:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Aberasteco ez becedi neka; bainan neurri bat emoçu çure umotasunari.

5. Beguiac ez goiti ecin içan detzazquetzun ontasunetara, ceren eguinen baitituzte hegalac arranoarenac beçalacoac, eta cerura hegaldatuco baitira.

6. Guiçon bekaiztiarequin ez jan, eta ez guticia haren jatecoetaric;

7. Ceren azti eta aiherucari batec beçala, ez daquienaz ustequeriac harcen baititu.       Erranen darotzu: Jan eta edan çaçu; bainan haren gogoa ez da çurequilaco.

8. Jan içan dituzquetzun jaquiac goiti eguinen eta çure solas ederrac galduco ditutzu.

9. Ez minça çoroen beharrietara, ceren arbuiatuco baitute çure solasen irakaspena.

10. Ez uqui jende ttipien mugarriei, eta ez sar umeçurcen landan;

11. Ecen botheretsu da hequien hurcoa, eta bera jabetuco da hequien çucenaz çure contra.

12. Çure bihotzac irakasmenera eta çure beharriec jaquintasunezco solasetara eguin beçate.

13. Ez guphidets haurrari cridança; ecen cigorraz jotzen baduçu ere, ez da hilen.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 23