Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 23:22-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ençun çaçu bicia eman darotzun aita, eta ez erdeina çure ama çahartu ditaqueenean.

23. Erosaçu eguia, eta berautzu sal çuhurcia, irakasmena eta adimendua.

24. Bozcarioz jauzten da prestuaren aita; eta ume çuhurrari bicia eman dioena, haren baithan da boztuco.

25. Boz beitez çure aita eta çure ama, eta bozcarioz jauz bedi jaio çaituen emaztea.

26. Ene haurra, indaçu çure bihotza, eta çure beguiec çaint betzazte ene bideac.

27. Alabainan lilitchoa, cilho barna bat da; eta emazte atzea putzu hersi bat.

28. Ohoina beçala celatan dago bidean, eta erne ez direla ikusten dituenac hilen ditu.

29. Norençat çorigaitz? noren aitarençat çorigaitz? norençat aharrac? norençat leceac? norençat ariagabeco sarrasquiac? norençat beguietaco itsudura?

30. Ez othe arnoan daudenençat eta baso husten laket dutenençat?

31. Ez arnoari beguira horitzen denean, basoan haren itchurac arguitzen duenean: goçoqui sarcen da,

32. Bainan azquenecotz asiquico çaitu sugueac beçala; eta basilicac beçala sarthuco darotzu phoçoadura.

33. Çure beguiec ikusico dituzte emazte atzeac, eta çure bihotzac tzarqueriac erranen ditu;

34. Eta içanen çare itsasoaren erdian lo dagoena beçala, eta lema galdu duen lemaçain lohakartuaren idurico;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 23