Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 23:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen botheretsu da hequien hurcoa, eta bera jabetuco da hequien çucenaz çure contra.

12. Çure bihotzac irakasmenera eta çure beharriec jaquintasunezco solasetara eguin beçate.

13. Ez guphidets haurrari cridança; ecen cigorraz jotzen baduçu ere, ez da hilen.

14. Hura cigorraz joco duçu, eta haren arima ifernutic atheratuco.

15. Ene haurra, çuhurra bada çure arima, çurequin boztuco da ene bihotza,

16. Eta bozcarioz jaucico da ene barnea, solas çucenac atheratuco dituztenean çure ezpainec.

17. Çure bihotzac ez beça bekatoreençat har bekaizgoric, bainan egun gucian içan çaite Jaunaren beldurrean;

18. Ceren azquen orduan phesquicetan içanen baitzare, eta iguriquitzen duçuna etzaitzu içanen kendua.

19. Ençun çaçu, ene haurra, eta içan çaiteci çuhur, eta bide çucenaz erabil çaçu çure arima.

20. Ez becedi kausi edaleen apairuetan, ez-eta haraguiac jateco ekarcen dituztenen aseetan;

21. Ecic edanean daudecenec eta xahutzen hari direnec erreca joco dute, eta puscaz jaunzten da lo-eguilea.

22. Ençun çaçu bicia eman darotzun aita, eta ez erdeina çure ama çahartu ditaqueenean.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 23