Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 22:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Urricalmendura ekarria dena, benedicatua içanen da, bere oguietaric eman dioelacotz beharrari.       Emaitza-eguileac ardietsico du garhaicia eta ohore; bainan harçaileari arima kencen dio.

10. Iraiçaçu trufaria, eta harequin goanen da aharra, eta baratuco dira makur eta irainac.

11. Bihotzeco garbitasuna maite duenac, bere ezpainetaco esquer ederra gatic içanen du adisquidetzat erregue.

12. Jaunaren beguiec çaincen dute jaquintasuna; eta hutsalcen dira gaixtaguinaren solasac.

13. Dio alferrac: Lehoina campoan da, hil nindeçaque carriquen erdian.

14. Emaztequi arrotzaren ahoa cilho barna bat da; haina harat erorico da, ceinaren contra samur baita Jauna.

15. Çorotasuna haurraren bihotzean lothua da, eta cridançamenduaren cigorrac haiçatuco du.

16. Beharra çaphatzen duenac bere aberastasunen handitzeco, aberatsago bati emanen dio berac, eta escasian gueldituco da.

17. Makur çaçu beharria, eta adi çatzu çuhurren hitzac, eta çure bihotza iratchic dioçoçu ene irakaspenari.

18. Ederra içanen çaitzu, çure barnean beguiratuco duçunean; eta çure ezpainetan gaindi eguinen du,

19. Eure sinhestea Jauna baithan içan dadien; hargatic egun erakutsi darotzut hori.

20. Huna non hiruretan xehatu darotzudan asmu eta jaquitaterequin,

21. Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat.

22. Borcharic ez eguin beharrari, ceren den behar; eta ez çapha erromesa athean;

23. Ceren Jaunac juiatuco baitu haren eguitecoa, eta cilhatuco baititu haren arima cilhatu dutenac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 22