Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 22:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Çorotasuna haurraren bihotzean lothua da, eta cridançamenduaren cigorrac haiçatuco du.

16. Beharra çaphatzen duenac bere aberastasunen handitzeco, aberatsago bati emanen dio berac, eta escasian gueldituco da.

17. Makur çaçu beharria, eta adi çatzu çuhurren hitzac, eta çure bihotza iratchic dioçoçu ene irakaspenari.

18. Ederra içanen çaitzu, çure barnean beguiratuco duçunean; eta çure ezpainetan gaindi eguinen du,

19. Eure sinhestea Jauna baithan içan dadien; hargatic egun erakutsi darotzut hori.

20. Huna non hiruretan xehatu darotzudan asmu eta jaquitaterequin,

21. Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat.

22. Borcharic ez eguin beharrari, ceren den behar; eta ez çapha erromesa athean;

23. Ceren Jaunac juiatuco baitu haren eguitecoa, eta cilhatuco baititu haren arima cilhatu dutenac.

24. Ez içan guiçon hasarrecorraren adisquide, eta guiçon suliatsuarequin ez ibil;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 22