Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 22:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aiphamen ona hobe da ontasun asco baino; esquer ona cilhar eta urhearen garai da.

2. Aberatsac eta beharrac buruz buru eguin dute. Jauna da bien eguilea.

3. Xothilac ikusten du asturugaitza eta gordetzen da; gaiçoa aitzina dihoa, eta jasaiten du caltea.

4. Modestiaren ondorioac dira Jaunaren beldurra, ontasunac, ospea eta bicitzea.

5. Harmac eta ezpata gaixtaguinaren bidean dira; aldiz, bere arima beguiratzen duenac hequietaric urrun eguinen du.

6. Erran bat da: Guiçon-gaztea sarthu bidetic ez da, çahartu ondoan ere ilkico.

7. Aberatsac beharrari manatzen dio, eta mailegatzailea, maileguz emailearen muthil da.

8. Tzarqueria eraiten duenac, asturugaitzac bilduco ditu, eta bere hasarrearen cigorrac phorroscatuco du.

9. Urricalmendura ekarria dena, benedicatua içanen da, bere oguietaric eman dioelacotz beharrari.       Emaitza-eguileac ardietsico du garhaicia eta ohore; bainan harçaileari arima kencen dio.

10. Iraiçaçu trufaria, eta harequin goanen da aharra, eta baratuco dira makur eta irainac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 22