Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 21:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea.

8. Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu.

9. Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin.

10. Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna.

11. Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da.

12. Prestuac gaixtaguinaren etcheaz gogoeta baderabilca, gaizquitic atheratzeco gaixtaguinac.

13. Beharraren oihuari bere beharria tapatzen duena, bera ere oihuz egonen da, eta ez da ençuna içanen.

14. Emaitza ixil batec iraunguitzen ditu hasarredurac; eta golkora sarthu dohainac, sepharic handiena.

15. Prestuaren bozcarioa da çucenari bere bidea ematea, eta tzarqueria-eguileençat da ikara.

16. Irakasmeneco bidetic makurtuco den guiçona, diganteen bilkuan egonen da.

17. Aseac maite dituena, beharrean gueldituco da; arnoa eta poxi onac maite dituena, ez da aberastuco.

18. Prestuaren orde emanen da gaixtaguina, eta makur dabilana çucenen orde.

19. Mortuan egotea hobe da, ecenetz emazte mococari eta sephatiarequin.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 21